PLAKA LITOSFERIKOAK


Litosfera geruza mistoa, lurrazalak eta goi mantuaren zati batek osatua. Bere lodiera irregularra da, hau da ez da berdina zona edo atal guztietan. Dortsal ozeanikoak litosferaren haustura guneak dira, eta hor mantua ia gainazalean dago. Litosfera bi motatan banatzen da, litosfera ozeanikoa eta litosfera kontinentala.

Litosfera ozeanikoa: kantitate handian basaltozko harriz  (%90 baino gehiago), eta kuartzo gutxiko harri metamorfikoz osatuta dago. Basaltoak dentsitate handia du eta horregatik litosfera ozeanikoa mantuan hondora daiteke. Geruza hau aktiboki mugitzen da mantuko konbekzio-korronteen parte denean, eta 100 kilometrorainoko lodiera izen dezake.



LITOSFERA KONTINENTALA: gune menditsuetan geruza hau 300 kilometroraino hel daiteke. Bere masaren %85 baino gehiago granito harriak dira, eta gainerakoa kuartzo askoko harri metamorfikoz eta harri bolkanikoz, eta harri sedimentrioz osatuta dago, eta hauek dentsitate txikia dutenez ez dira mantuan hondratzen. Pasiboki higitzen da litosfera ozeanikoak bultzatuta edo konbekzio korronteek herrestan eramanda.



 Lurrean hiru plaka litosferiko desberdin ikus ditzakegu:

Plaka ozeanikoak: Litosfera ozeanikoz bakarrik daude osatuta.Ozeano Bareko plaka, Cocoseko plaka ea Nazcako plaka mota horretakoak dira.


Plaka kontinentalak: litosfera kontinentalez bakarrik daude osatuta. Arabiako plaka horrelakoa da.


Plaka mistoak: Litosfera kontinentla eta ozeanikoa dute. Plaka gehienak mota horretakoak dira; esaterako Eurasiakoa eta Afrikakoa. Hauek dira plaka litosferiko handienak, eta Lurraren ia gainazal osoa zazpi plaka misto handiz osatuta dago: Ipar Amerikakoa, Hego Amerikakoa, Afrikakoa, Eurasiakoa, Ozeano Barekoa, Antartikakoa eta Australiakoa.



Irudi honetan nola dauden plakak banatuta agertzen da eta haien arteko mugimenduak eta higidurak.


PLAKEN HIGIDURA

Plaka litosferiko bakoitza bakarkako forman mugitzen denez, eta bi plakak edo gehiagok elkar ukitzen dutenez eragin handiena plaken ertzetan gertatzen dira, eta hauek lau mota ezberdinetakoak izan daitezke: eraikizailea, suntsitzailea, talkakoa eta pasiboa.

Ertz eraikitzailea: higidura dibergentea du, hau da banatzekoa; eta honen bidez dortsal ozeanikoa sortzen da, adibidez Atlantiko erdiko dortsala. Gune horiei tarteko sismikotasuna, bolkanismoa eta ozeanoen hondoen hedapena lotuta daude hein handi batean; eta garrantzitsuena, litosfera ozeanikoa sortzen du. Haustura-eremuak dira, eta milaka kilometroko luzera dute, non mantuko material beroa gainazalera ateratzen da. Hor konbekzio korronte dibergenteek distentsio-esfortzuak sortzen dituzte eta haustura zabaltzen dute nondik magma basaltikoa etengabe irtetzen da.

Suntsitzailea: litosfera ozeanikoa suntsitzen du, higidura konbergentea jasatzen du eta subdukzio eremuak sortzen ditu. Ozeano Bareko Hego Amerikako kostan adibidez gertatzen da, eta sismikotasun handia, bolkanismoa eta sumendi-erliebeen eraketa jasatzen du.


Talkakoa: kontinenteen artean kolpeak edo talkak gertatzen dira, higidura konbergentea du eta talka-orogeneoa sortzen du. Adibidez Pirinioetan gertatzen ari dena, eta sismikotasuna, harrien tolestura eta erliebeen eraketa jasatzen ditu.

Pasiboa: ebakidurako higidura jasatzen du, eta faila eraldatzaileak sortzen ditu San Andres faila bezalakoa, eta sismikotasuna jasatzen du.Ebakidura higidura handia izatean sismikotasun handia dute. Batzutan dortsalak mozten dira eta hortik kilometro batzuk ezkerrera edo eskuinera jarraitzen du, kasu horri faila eraldatzailea deritzo.




No hay comentarios:

Publicar un comentario